Portada » Autoen Kartela

Autoen Kartela

2015ean, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak Espainian automobil-markak fabrikatzen eta banatzen dituzten hogeita bat enpresa eta bi aholkularitza-enpresa zigortu zituen, lehia murrizten zuten praktikak egiteagatik. Praktika horiek prezioen igoera orokortua suposatu zuten. Ia marka guztiak modu batera edo bestera zigortu ziren (BMW, Peugeot, Ford, Citroën, Mazda, Nissan, besteak beste). Hau litzake "Autoen Kartela" bezala izendatu dena. 2006 eta 2013 urteen artean auto bat erosi zuten kontsumitzaileek kalte-ordainak eska ditzazkete erosketan jasandako gainkostuarengatik, ordaindutakoaren % 10 eta artekoa.

Artikulu labur honetan, kalte-ordaina eskatzeko gakoak azalduko dizkizugu.


1- Dokumentazioa
· Erosketaren faktura. Hau ez edukitzekotan, bankuko transferentzia agiriarekin baliogarria izan daiteke.
· Gidabaimena
· Ibilgailuaren fitxa teknikoa.


2- Preskripzio data
Erreklamazioak egiteko preskripzioa data, Epaitegi Gorenak ebatzitako epailatik urte batekoa da. Plazo hau desberdina da marka bakoitzarentzat.


3- Kalte-ordinanen zenbatekoa
Eskatuko den kalte-ordaina, ordaindutako prezioaren - izanen da gutxi gora behera. Peritu ekonomiko espezialista batek egingo eta zehaztuko du zein izan zen gainkostua.


4- Prozedura
Lehenik eta behin erreklamazio extrajudiziala egin beharko da. Orokorrean ezezkoa emango dute egindako erreklamazio horri, ez dutela kartelean parte hartu argudiatuz.


Ondoren, epaitegietan demanda aurkeztu beharko da.

2006 eta 2013 artean auto bat erosi bazenuen eta autoen kartelak eragiten dion jakin nahi baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan eta eskatu zurea dena!

Kontaktua: hirusta@hirusta.net
Telefonoa: 948 03 40 72 / 623 16 81 77